Oka kaleko "okupak" desalojatzea eskatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 28a, 18:31

Getxoko PPren Udal Taldeak gaur goizean helarazi dio Getxoko Udal Gobernuari Algortako Oka kaleko baserrian bizi diren "okupak" etxe horretatik ateratzeko egin berri duen premiatasun eskaera. Marisa Arrue (argazkian) popularren bozeramaleak gogoratu duenez "hainbat alditan salatu dugu baserri horrek pairatzen duen osasunaren kalterako zein hondatze egoera". Erea berean, Arruek bere kezka agertu du gaur goizean izandako gertaerak direla eta, "anbulantziek eta polizia autoek alarma handia piztu baitute auzokideen artean".

Popularrek salatu dute "pertsona talde bati baserri horretan bizitzen uztea" maiz kritikatu duten arren ez dela neurririk hartu. Horren ostean Iñaki Zarraoa alkateari honako hitzak zuzendu dizkiote: "espero dezagun azkenean alkateak egoera honi amaiera jartzeko erabakia har dezan eta, era berean, gure udalerriko eraikinen okupazioa saihes dezan. Okupatuta daudenak husten lehenengoz eta horrelako gertaerak berriro gertatzea ekiditzen, geroago". Horren arabera, Oka kaleko baserriaz gain, besteak beste, aipatu ez dituen Itzubaltzeta gaztetxea zein Santa Eugenia kaleko etxe okupatuak husteko eskaera egin du Arruek.

Okupatutako etxeak edo lokalak desalojatzearekin batera, "gazteei irtenbideak bilatzen lan egin behar dugula" gogora ekarri du Getxoko PPk "gazteak "okupa" bihurtuko ez badira".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun