Ildo horretatik, Getxoko Udaleko alkateak esan du udaletxean dagoeneko eraikina bertan behera botatzeko baimen eskaria dagoela. Baimen hori bideratuta eta emanda dago, “horregatik eraistea laster izatea espero dugu, horien arduradunak etxearen jabeak izanik. Egoera ez bada epe laburrean konpontzen, orduan, Udalak eraikinaren egoera ikusita, behar diren neurriak hartuko ditu”.
PPk aipatu dituen istiluei dagokienez, Zarraoak argitu du "istilu txiki bat" izan dela, aipatutako tokian egoten den pertsona batek osasun laguntza behar izan duenean, udaltzainen auto bat DYAko lankideen deia jaso ondoren bertaratu denean. Azkenean, aipatutako laguna Gurutzetako erietxera eraman du DYAko anbulantzia batek.
Gaiaren inguruko berriak:
Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak (argazkian) Algortako Oka kaleko etxe okupatuaren "irtenbidea jabeek etxea eraistea" dela esanez erantzun dio PPk gaur kaleratutako prentsa oharrari.