Kultura 2005-11-29 00:43

Ander Deunaren ospakizunetan parte hartzera deitu du Barrikako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Barrikako Udalak bertako auzokide guztiak zein nahi duten kanpotarrak datorren asteazkenean ospatuko den Ander Deunako ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu. Goierri auzoan burutuko den jaia txistularien ibilbidearekin hasiko da. Ondoren, 11:30ean, meza izango da eta Jaungoikoaren hitza entzun ostean Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Xabier Zeberio bertsolarien doinuak entzungai izango dira, tartean hamaiketakoaz gozatu ahal izango dela. Irudian, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"k Megustasmucho.com webgunera bidalitako argazkia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa