Bihar, asteazkena, goizeko 12:00etan, Markeliñe taldeak "Punto Rabo" antzezlana aurkeztuko du Leioako campuseko areto nagusian. Beste ezer baino gehiago, ikuskizun ganberro eta poetikoa da. Izan ere, antzezlana zeruaren edo infernuaren ataria den gune horretan egiten da eta bertan izango dira Pedro deuna, zeruaren zaindaria, eta Fausto, infernuaren zaindaria, arimek egiten dizkieten erreklamazioei erantzuten. Markeliñe Zornotzako antzerki taldea da, ibilbide luzea duena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!