"Gogoratu behar da Espainiako Auzitegiko 2. Sekzioak Muni absolbitu egin zuela beste kasu batean bere kontrako akusazioa atxilotu batek torturapean eragindako deklarazioan bakarrik oinarritzen zelako. Kasu honetan, ordea, ez da hori kontutan hartu", salatu dute errepresioaren aurkako erakundeko kideek.
Albaro Arri 1995ko azaroaren 22an atxilotu zuten Rennes-en (Bretaina). Hasieran Fleury Merogis (Frantzia) espetxean sartu zuten, Paris inguruan, baina behin kondenatu ondoren Bapaumeko espetxera eraman zuten, Belgikako muga igarota dagoen espetxera. Frantzian 10 urteko espetxe zigorra bete ondoren 2003ko apirilaren 22an Espainiara estraditatu eta Alcala Mecon sartu zuten. Orain arte hainbat epaiketa izan ditu. Urrian bertan izandako epaiketen sententzia ez da oraindik ezagutzera eman.
Alcala Mecotik Kordobara
Azaroaren 21ean atera zuten Albaro Arri Pascual "Muni" preso algortarra Alcala Mecotik (Madril) Kordobako espetxera eramateko, lehendabizi Valdemorotik igaroz. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bitartez jakinarazi zuenez, astelehen horretan bertan familiarrek aurrez aurreko bisita zeukaten presoarekin Alcala Mecon. "Bisita barik gelditu zen bera eta familia nondik jo gabe", errepresioaren aurkako erakundeak adierazi zuenez.
Gaiaren inguruko berriak:
Ostegun eta astelehenean ditu epaiketak Albaro Arrik (2005 Urr 18)
Urrian hiru auziri egin beharko die aurre Albaro Arri presoak (2005 Urr 03)
Albaro Arri Algortako euskal presoari 10 urteko espetxe zigorra ezarri diote (2004 Aza 21)