Ostegunean du epaiketa Endika Lejarzegik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 29a, 21:30

Endika Lejarzegi (argazkian) preso algortarra abenduaren 1ean, osteguna, epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. Aretoan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Fiskalak 10 urteko espetxe zigorra eskatzen du gaztearentzat, ETAri laguntzea leporatuta, "inkomunikazioan eta torturapean egindako deklarazioetan bakarrik oinarrituta", errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez. Epaiketan Leioako Urtzi Murueta deklaratuko du lekuko gisa, bideo-konferentzia bidez, Frantziako espetxe batean dagoelako, Draguignan-en alegia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun