Nafarroaren Egunaren ospakizunen harira, bere azken liburua aurkeztuko du Algortan Tomas Urzainquik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 30a, 20:09

Abenduaren 3a euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna ere ospatzen da. Hori dela eta, ohiturari jarraituz, hainbat ekitaldi antolatu ditu Gorrondatxe kultur elkarteak, biak aldarrikatzeko. Besteak beste, ostegun honetan (abenduak 1) hitzaldia eskainiko du Tomas Urzainqui abokatu, Nabarralde elkarteko presidente eta hainbat historia lanen egileak "Soberania o subordinacion" liburua aurkeztuko du, 19:30ean, Algortako kultur etxean, Villamonte kalean. Abenduak 3an, azken urte hauetan bezala, musikariz, abeslariz eta bertsolariz girotutako kalejira egingo dute Algortan zehar, Gorrondatxe herriko tabernatik hasita. Zapatua izanik eguerdian izango da, 13:00etan. Argazkian, Tomas Urzainqui / Nabarralde.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun