Enpresen barne-komunikazioaren gaineko jardunaldiak izango dira bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 30a, 20:37
Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailaren ekimenez bihar Komunika jardunaldien hirugarren edizioa izango da Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen gradu aretoan. Komunika2005 "Barne-komunikazioa kudeatzea" izenpean dator, Tarazaga, ITP, ULMA eta Irizar enpresako kideek motibazioaz eta barne-komunikazioaz arituko baitira. Jardunaldiari amaiera emateko "Unibertsitatearen ekarpena gizakien talentu eta gogoari" gaiari buruzko mahai ingurua izango da. Argazkian, iazko Komunika2004ko irudi bat / Komunika.info.
Komunika2005eko egitaraua:

- 9:30ean, jardunaldiaren aurkezpena.

- 9:45ean, lehenengo hitzaldia: "Motibazioaren kudeaketa". Alfredo Rodríguez-Berzosa Tarazaga Bilboko enpresaren zuzendaria.

- 10:30ean, bigarren hitzaldia: "Barne-komunikaziorako Intranet baten baliabideak". Koldo Izquierdo, ITP Zamudioko enpresaren Giza-baliabideen Saileko Intraneteko arduraduna.

- 11:15ean, atsedenaldia.

11:45ean, hirugarren hitzaldia: "Barne-komunikazioaren kudeaketa: Ulma Taldea". Carlos Sarabia Oñatiko ULMA Taldeko Komunikazioaren zuzendaria.

12:30ean, laugarren hitzaldia: "Giza-baliabideen haraindian: Irizar enpresa". Juan Jesus Anduaga Ormaiztegiko Irizar Group-eko kidea.

13:15ean, mahai-ingurua: "Unibertsitatearen ekarpena gizakien talentu eta gogoari". Moderatzailea: Joseba A. Etxebarria EHUko Ikusentzunezko eta Publizitate Saileko irakaslea.

13:50ean, jardunaldiaren amaiera.

Gaiaren inguruko berriak:

Komunika2004 (Komunika.info)

Komunika2003 (EHU)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun