Eskubandak jarriko dituzte Santiena, Goiarzu eta Ereagako Jaitsiera kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 30a, 21:51

Santiena, Goiarzu eta Ereagako Jaitsiera (argazkian / Getxoweb.com) kaleetan eskubandak ipintzeko lanak 23.700 eurotan esleitu ditu Getxoko Udalak. Iñaki Zarraoa alkateak aditzera emandakoaren arabera, azken horretan egingo dira "lan garrantzitsuenak", Tamarises hotelaren ondoan dauden eskaileretatik hurbil. Galtzada zati zabalenetan eskuleku bikoitza jarriko dute, 11 metroko luzeeran, eta estugunetan bakarra, 22 metrotan. Santiena kalean, berriz, eskudela bakarreko 3 zati ipiniko dituzte, Alangoetatik Alangorainoko tartean. Azkenik, Goiarzu kalean, Algortako Etorbideatik Aiboaraino, 32 metroko eskubanda bakarra jarriko dute.

Hirigintza lan horiek Getxoko Udal Irisgarritasun Planaren barruan jasotzen dira, Zarraoaren hitzetan, eta "udalerriko gune ezberdinetan dauden goibehe handiak gainditzeko laguntzeko asmoz" egiten ari dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun