Itsasadar ertza oinezkoen gune bilakatuko da, Altzaga parean. ARN enpresaren instalazioetatik gaur egungo ontziralekuraino, 300 metro luzerako pasealekua egitea aurreikusten dute eta datorren urteko udazkenean hasiko omen dira eraikitze lanak. 1.800.000 euroko aurrekontua duen proiektua Erandioko Udala, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Bilboko Portu Agintaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Navacel enpresak finantzatuko dute. Argazkian, Erandiotik Barakaldorako joan-etorria egiteko txalupa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!