Juan Carlos Solak behin-betiko paraplegia dauka, 1984an, Argentinan, garraio-zerbitzu publiko batean zirkulazio-istripua izan zuenetik. Bizkaiko Bizkarmuinaren Kaltetuak (Bizkel) elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta Getxon udalerrian irisgarritasuna lortzeko eta arkitektura-oztopoak kentzeko lan taldea sortu zuen –Getxoko lehenengo Irisgarritasun Plana bezakalo ekimenak egin dituena– eta Gurutze Gorriak duen laguntza programa bultzatu zuen, Urquizak azaldu duenez. Gaur egun, Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailearen zuzendaria da.
Argia Fundazioa
1990 urteaz geroztik buruko gaixotasun kroniko larriak dituzten pertsonekin lan egiten duen ongintza eta laguntzarako erakundea da Argia Fundazioa. Beramendi doktorea (gaur egun Zamudioko ospitalean dagoena), Algortako Hirukoztarrak eta Bilboko Udalaren laguntzarekin hasi zuen bere ibilbidea. Aurrerago, Bilboko elizbarrutiaren sostengua lortu zuen eta, 1993an, BBKrena. Gaur egun, Hirukoztarrekin patronatua sortu arte.
Argia fundazioaren helburuak behin-betiko buruko gaixotasun kroniko larriak dituzten pertsonak birgaitu eta gizarteratzea dira. Horretarako Eguneko Ospitalea du Algortan, eta Bilbon zein ezkerraldean tutoretzapeko 14 etxebizitza. Gaur egun, 114 erabiltzaile-gaixo dituzte –gehienak eskizofrenia diagnostikoarekin– 25 eta 75 urte artekoak. Boluntarioek ezinbesteko lana egiten dute Argian. Azken urte hauetan, Algortako Hirukoiztarren elizarekin harremana duten 300 bat pertsonek egin dute lan Eguneko Ospitalean.