“Zabala da 0 eta 2 urte arteko haurrentzako dagoen eskaintza, baina egia da beharrak ere handiak direla", Iñaki Zarraoa alkateak argitu duenez. "Edozein kasutan, eskaintza berria behar duten familiei zuzendu beharko liekete, eredu horretako hezkuntza derrigorrezkoa ez delako”, gaineratu duenez. Zerbitzu horren kostua diruz lagunduta egongo litzateke, Zarraoaren hitzetan. “Ez da doakoa izango. Hori dela eta, inkesta bat egin beharko da, zerbitzu hori ordaintzeko jendea prest dagoen jakiteko. Gertatu izan da zerbitzua martxan jarri duten zenbait udalerritan eskaera aurreikusitakoa baino txikiagoa izatea gero. Ez dugu nahi hori berton gertatzea eta horregatik aipatutako inkesta egingo dugu” azaldu du alkateak.
Udal agintariak adierazi duenez, "Udalarentzat ahalik eta gastu txikiago" ekarriko lukeeten kokapenen bila dabil Gobernu Taldea. Irakasleak 0-2 urte arteko hezkuntzako Haur Eskolak partzuegoak jarriko lituzke eta Getxoko Udala zentroaren atezaina, garbiketaren eta mantenimenduaren gastuez arduratuko litzateke. “Hori dela eta, atezaina duten eta martxan dauden eraikinen bila gabiltza eta ahal den neurrian diru gastua Eusko Jaurlaritzak egitea” argitu du Zarraoak.