Eusko Jaurlaritzaren 2005eko diru-laguntzen ebazpena atzo argitaratu zen. Hain zuzen ere, horiek "murrizketa nabarmena" jasan dutela salatu dute Topagunean federatutako euskara elkarteek kudeatutako tokiko hedabideek. "Urtetik urtera errepikatzen den joera" horren aurrean dituzten kezkan azaldu eta horiek eraginda, ondokoak dira alderdi politikoei eta Jaurlaritzako ordezkariei egin nahi dizkieten eskariak:
Tokian tokiko hedabideek, Jaurlaritza eta alderdiei (pdf)
"Kultura Sailak nahi badu, beti bezala, egoera aztertu eta konponbidea elkarrekin aurkitzen laguntzeko prest" agertu dira tokiko hedabideak.