Parisko Txalaparta irratiaren aldeko jaia egingo du bihar Itzubaltzetan Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 2a, 19:43

Ohitura legez, biharko, abenduak 3, Uribe Kostako irrati librea den Koska irratiak, Koskajaia antolatu du, Itzubaltzeta gaztetxean. Urtero pare bat alditan ospatzen dugu Koskajaia, alde batetik gure entzule eta koskakideekin ondo pasatzeko giro onean eta beste alde batetik autogestioaren bidean irratia ekonomikoki laguntzeko. Baina, neguko Koskajai honetan, atarako den dirua ez da Koska irratiarentzat izango, gaur egun gu baino diru premia handiagoan dagoen Txalaparta irratiarentzako izango da. Beraz, animatu eta parte hartu eta ia Txalaparta irratiari oxigeno pixkat ematen diogun guztion artean. Horretarako bestelako jai bat proposatzen dugu: Sexu Gaua. Irudian, Parisko La Sante espetxea. Bertatik inguruko kartzeletatik bezala euskal presoek Txalaparta Irratia entzuten dute. Argazkia: Gizakiaren Eskubideen Aldeko Ligaren Touloneko Batzordea.

Aukera honetarako honako egitaraua prestatu dugu:

20:00etatik aurrera:

- Sexu Gaua.
- DJ Te quiero como amigo.
- Txamankizuna (antzerki surrealista)
- Zozketa beroak.
- Kamasutra txapelketa.
- ...eta berotasun asko.

Gogoratu. Koskajaia, Itzubaltzeta gaztetxean. Atarako den diru guztia Txalaparta irratia laguntzeko izango da.

Koska irratia, Uribe Kostako irrati librea
Amesti kalea 6. 4. solairua.
Tel. 944 913 994. Goizero, 9:00etatik 12:00etara.
koskairratia@koskairratia.com

Gaiaren inguruko berriak:

Parisen dauden euskal presoei mezuak bidaltzea ahalbidetzen duen Txalaparta Irratia arriskuan (Gaztesarea) (2005 Aza 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun