Lan mundua euskaldundu behar dugu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 2a, 21:47

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskararen Egunean mezu zehatz bat zabaldu nahi du: lan mundua euskaldundu behar dugula. "Gure egunerokotasuna euskaldundu behar dugu eta horretarako lanean euskaraz egiteko aukera izatea ezinbestekoa da", adierazi du Xabier Mendiguren idazkari nagusiak. Kontseiluak lan munduan aurrerapauso bat eman dezan "Enpresan, Bai Euskarari' kanpaina (irudian kartela) martxan jarri du. Horren bidez, Euskal Herriko 1.300 enpresetan Bai Euskarari Ziurtagiriari buruzko informazioa zabaldu du. "Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez enpresek neurri zehatzak hartu eta euskararekiko konpromisoa adierazten diote gizarte osoari", azaldu du Mendigurenek.

'Enpresan, Bai Euskarari' kanpainaren bidez Kontseiluak enpresei euskararen aldeko neurri zehatzak hartu eta gara ditzatela proposatu die, "euskara enpresaren oinarrizko erantzukizun soziala delako". Bestetik, enpresa mundua, eta lan harremanen gunea euskararen garapenerako eremu zailak direla aitortu dute Kontseilutik. "Lan munduan zeregin handia dugu hizkuntzaren normalizazioa erdiesteko", Mendigurenen hitzetan.

Kontseilua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun