Surflari bat erreskatatu dute Lemoizko zentralaren ondoko harkaitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 4a, 18:45

Lemoizko zentral nuklear zaharraren ondoko Basordas senaian dauden harkaitz arriskutsu batzuetaraino surflari bat eraman zuten atzo, larunbata, olatu bortitzek eta haize boladek, arratsaldeko 17:00ak aldera. Hasieran olatuek itsasorantza bultzatzen bazuten ere, kirolariak itsasertzeratzea lortu zuen, baina sartzeko zailak diren harkaitz batzuetaraino eraman zuen urak, bera bakartuz. Horren lekuko izan zen pertsona batek 112 larrialdietarako telefonora deitu zuen eta Herrizaingo Sailak erreskatea martxan jarri zuen. Lehenengo saiakerak helikopteroak eta itsasontziak erabiliz egin ziren, bilatutako emaitza lortu gabe. Izan ere, ezin izan zuten biktima erreskatatu, olatu bortitzek eta haize boladek oztopatu zutelako. Horrezkero, tokiko arriskugarritasuna ikusita, erreskatea lurretik egin behar zela erabakita zeukaten. Gernikako Talde Higikorraren zenbait ertzain labarrera jaitsi ziren eskalatzeko materiala zutela, suhiltzaileek potentzia handiko fokuak erabiliz lekua argitu zuten bitartean. Azkenik, I.F.A. erreskatatu eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten anbulantziaz, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun