Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da, hau da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean, baina data horren jatorria Eusko Ikaskuntza erakundeari estu lotzen zaio. Lehenengo Euskararen Eguna duela 50 urte baino gehiago ospatu zen, 1949an, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Ipar Euskal Herrian ez ezik, Parisen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta beste leku batzuetan ere ospatu zen Euskararen Eguna. Geroztik, urtero egin da egunaren ospakizuna Xabierko Frantzisko deunaren egunean beti ere.
1995ean, kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak eguna berrindartzeko proposamena egin zuen. Diasporako euskaldunek egun handitzat zutena Euskararen Egun ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren eguna, Euskararen eguna izendatzea erabaki zuten.
Besteak beste, honako ekitaldi hauek bildu ditu UKBERRIk:
Algorta:
12:00 eta 19:00: "Aupa Etxebeste" filmea Getxo Antzokian. Sarrera: 2.60 euro.
13:00 Abenduaren 3a euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna ere ospatzen da. Hori dela eta, ohiturari jarraituz, kalejira antolatu du Gorrondatxe kultur elkarteak. Besteak beste, musikariek, abeslariek eta bertsolariek girotutako dute Algorta, Gorrondatxen hasita.
Barrika:
11:30 Kiki eta Koko pailazoen ikuskizuna udal liburutegian.
Berango:
18:00 Ipuin kontalariak, Apika taldearen eskutik, Berangoeta kultur etxeko areto nagusian.
Erandio:
19:00 “Karidadeko Benta” musika ikuskizuna, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean.
Gorliz:
11:30-13:30 eta 16:30-19:30 Umeentzako jolas parkea pilotalekuan: txirrista puzgarri bi, gaztelu puzgarria, boladun etxetxoa, puzgarri estandarra, ludoteka eta herri-kirolak (harri jasotzea, koxkol apustua, txingak, kontabandista lasterketa, sokatira, zaku lasterketa eta trontza).
Lemoiz:
12:00 "Marilo beti lo" antzezlana 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat, Armintzako kultur etxean.
17:00-20:00 Jolas parkea 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat, Armintzako pilotalekuan: txirrista puzgarria, gaztelu puzgarria eta ludoteka. Toki berean, joku tradizionalen tailerra 4 urtetik gorakoentzat: mila eta bat edalontzi, ahatea harrapatzen...
Sopela:
18:00 "Cantervilleko mamua" umeentzako antzezlana udaletxeko karpan.
Urduliz:
16:30-19:30 Euskaraz olgetan: tailerrak, jolasak, puzgarriak eta hainbat jarduera egongo dira 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat, Iparralde kiroldegiko probalekuan.