Anjel Figueroa Kordobara eraman dute berriro

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 3a, 19:26

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, herenegun (abenduak 1) atera zuten Angel Figueroa preso algortarra Langraitzeko espetxetik, berriro Alcoleara eramateko. Asteazkenera bitartean, Valdemoro espetxean emango ditu egunak, bertatik Kordobara eraman arte. Epilepsia artatzeko ekarri zuten Langraitzera Figueroa. Errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez, "kontsulta medikoak amaitu gabe atera dute bertatik".

"Oraingoz tratamentua dago, baina kontsulta medikoak amaitu gabe eraman dute. Izan ere, urtarrilaren 17an beste kontsulta dauka Gurutzetako ospitalean, eta ezin dugu esan egun horretarako bueltatuko duten ala ez", deitoratu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Gaiaren inguruko berriak:

Anjel Figueroa preso algortarra Langraitzen dago, Gurutzetan arreta medikoa jaso ahal izateko (2005 Urr 08)

Kordobako espetxetik atera dute Anjel Figueroa (2005 Urr 04)

Anjel Figueroa preso algortarraren osasun egoera larria da (2005 Ira 29)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun