Euskal Herriak Bere Eskolak bidalitako prentsa oharra:
Ekitaldia goizeko 11etan hasi da, Patxi Saiz kantariak eman dio sarrera bere diska zahar zein berriko kantekin. Dantzari utzi diogu tartea geroxeago. Aurkezleek Euskal Herriko hainbat emakumeren pasarteak plazaratu eta gogora ekarri dizkigute, beraiek bizitzan, historian eta hezkuntzan duten garrantzia gogorarazteko. Jarraian Miren Urkiola harrijasotzaileak hainbat aldiz jaso du harri pisutsu bat.
Miren Urkiolari Xabier Amurizaren bertsoek eman diote segida, eta Edurne Larrañaga, EHBEko bozeramaileak hartu du mikrofonoa geroago. Gotzon Barandiaran idazlea eta Bihotz Bakartien Klubeko kideak poesia bat errezitatu du ondoren, eta bukatzeko, Etxebarriko kantari gazteek Euskal Herri zabaleko hainbat kanta ekarri dizkigute gogora.
EHBEkideok gustora gaude Ekitaldi honek izandako harrerarekin, orotara, 130 inguru lagun bildu garela estimatzen dugu. Kopuru honek, jendarteak ekimen honekiko eduki duen erantzunak eta orohar, "Euskal Curriculuma herriz herri" dinamikak eduki duen hedapenak, aurrerantzean ere gure
lanean gogotsu eta tinko jarraitzera bultzatzen gaitu.