Erandion Euskaraz Berbotsek abian jarritako gazte txokoa astean zehar ere zabalduko da gabonetan hainbat ekintza eta tailer burutzeko, Bordatxu gazte txokoaren talde eragileak gaur arratsaldean jakinarazi duenez. Zehazki, Bordatxu abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra egunero zabalduko da, Gabon zahar eta urte berri egunak izan ezik. Era berean, dagoeneko 80 gazte egin dira bertako bazkide eta astebururo 45-60 bat gaztek toperaino betetzen dute san Jeronimo 14ko gazte txokoa, Ianire Morales Goenetxea bertako koordinatzaileak aitortu digunez: "nahiz eta beti guztiak ez etorri, lokala txiki geratu zaigu". Agian horregatik bazkideek eskatu dute jada lokala egun gehiagotan zabaltzea. Talde eragilea, berriz, kontua aztertzen ari bada ere oraindik ez du erabakirik hartu: "datorren urteari begira aztertzen hasi gara". Azkenik, gazte txokoan egiten den euskararen erabilpenaz harro agertu da Morales: "batzutan baten bati esan behar diozu euskaraz egiteko, baina bestela oso ondo doa. Kalean egiten ez dutenek edo ikastolan egiten ez dutenek hemen egiten dute euskaraz".
Bordatxu gazte txokoaren datozen ekitaldiak:
- Abenduak 9 eta 10: Kartera eta zapatila tailerra.
- Abenduak 16 eta 17: Gabonetako apaingarriak egin.
- Abenduak 23: Tatuaje tailerra.
- Abenduak 24: Bordatxu gazte txokoa itxita egongo da.
- Abenduak 27: Lokala atondu gabonetako apaingarrien tailerrean egindakoekin eta mozorro tailerra.
- Abenduak 28: Gynkana.
- Abenduak 29: Bertso magia saioa, mozorro jaia eta luntxa
- Abenduak 30: Txangoa Gasteizko izotz pistara.
- Abenduak 31: Bordatxu gazte txokoa itxita egongo da.
- Urtarrilak 1: Bordatxu gazte txokoa itxita egongo da.
- Urtarrilak 2: Buff lepokoa eta mobiletarako zorro tailerra.
- Urtarrilak 3: Euri makil tailerra.
- Urtarrilak 4: Txangoa Algortako Abra aquariumera.
Jarduera guztiak 17:00etan hasiko dira, abenduaren 29ko bertso magia saioa izan ezik, 17:30ean hasiko dela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.