"Tortura munduan zehar" bi astez izango da ikusgai Itzubaltzeta gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 4a, 20:59

Sestao, Santurtzi eta Usansolon egon ondoren Itzubaltzeta / Erromora helduko da bihar, abenduak 5, "Tortura munduan zehar" izeneko argazki erakusketa. Bildumak 300 argazki baino gehiago batzen ditu eta ikusgai izango da egunero Errekagane kalean dagoen Itzubaltzeta gaztetxean, datorren abenduaren 17ra arte. Salbuespen bakarra abenduaren 8a izango da, egun horretan erakusketa gordeta egongo baita, gaztetxean izango diren auzolanen ondorioz kalterik jaso ez dezan. Era berean, abenduaren 12an, astelehena, mahai-inguru osagarria egingo da Itzubaltzeta gaztetxean bertan. Bizkaiko Salhaketako koordinatzaileak eta Santurtziko Torturaren Kontrako Taldeko kide batek torturaren inguruan berba egingo dute 20:00etatik aurrera. Argazkia: TKT.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun