Aurten, berriz, solte banatzeaz aparte, Vocento hasi zen Diario Vasco eta El Correo Español egunkariekin bat banatzen, 0,35 zentimoetako gainprezioan. Urtarrilaren 20tik aurrera izan da horrela, gainera formatu txikiago batean, aldizkarikoa eta orrialde gehiagorekin. Banaketa eguna ere aldatu zuten ostiraletik ostegunera. Zabalik.com izan arren, Vocentok astekaria Diario Vascoren webgunean ostatzen zuen eta bizitzaren bitxikeriak direla eta, gaur egun www.zabalik.com tekleatuz gero, Diario Vascoren hildakoen zerrendara ailegatuko da internauta.
Bestalde, Zabalik jaso ditu aurten 206.669 euro Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideei emandako dirulaguntzetatik, baina ez da Vocentoko hedabide bakarra izan: www.gaurkoenpresa.com webguneak beste 7.586 euro jaso ditu. Berriz, zuredirua.com, helmugako-kamera.com, albisteak.vocento.com, ikusgai.com, bizikletaz.com eta hilberriak.com webguneek ez dute dirulaguntzarik jaso Gasteizko Administraziotik, eskatutako baldintzak ez betetzeagatik.