Berangoko Torrekolanda Herri Kirol Taldea eduki du idi-probetako urteko azken txapelketa antolatzearen ardura, XXI. BBK Saria alegia. Gauzak horrela, astearte honetan (abenduak 6) izango da dema, 17:00etatik 20:00etara, Torrekola probalekuan. Urtean zehar puntu-kopururik handienak lortu dituzten sei idi-pareak baino ezin izango dute parte hartu biharko saioan. Irabazleak 1.800 euro, manta, txapela eta Eduardo Urzelai eta BBK sariak eskuratuko ditu. Bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, 1.500 eta 1.200 euro, hurrenez hurren. Baita BBKren garaikur bana ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!