Espainiako Konstituzio Eguna dela eta irratsaio berezia egingo du bihar Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 5a, 22:10
Espainiako Konstituzio Eguna dela eta bihar martitzena, abenduak 6, saio berezia egingo du Koska irratiko Goizero magazinak. Nafarroan bizi den Justo de la Cueva soziologo eta idazlea izango da elkarrizketatua eta berak azalduko du Konstituzioa zer testu-inguruan sortu zen eta zer suposatu du Euskal Herriarentzat. Horretaz gain, beste konexioak ere egingo dira, tartean abenduaren 6an lan egingo duten enpreseekin, zeintzuk jai inposatuari aurre eginetea erabaki duten. Bestalde, Salhaketa presoekin elkartasun taldeko partaideak entzungai edukiko ditugu Goizero Magazinean, 9:00etatik 12:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun