"Euskara sustatu eta horren aldeko ekimenak garatzeko asmoz", lankidetza hitzarmena simatu du Udalbide elkarlan elkartearekin Getxoko Udalak. Horren bitartez, aurten 30.000 euro jasoko ditu Udalbidek. “Dirulaguntza ematetik hitzarmen bat sinatzera pasatu gara, bi erakundeen arteko harremanari izaera sendoagoa ematen diolako”, zehaztu du Iñaki Zarraoa (argazkian) alkateak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!