Hasieran, errepidean behera, Bidezabaleko errotondaraino bidali dituzte gazteak ertzainek eta, bertan, bidea moztu dute auto-ilara luzeak sortuz. Tartean, suhiltzaileak heldu dira gaztetxeraino. Ertzainekin negoziatu ostean Mentxakabarritik 25 metrora jartzen utzi diete polizia agenteek neska-mutilei, bertatik Mentxakabarri ikus zitekeelarik –ez hasieran bezala–. Hala ere, "ertzainen aurkako beste irainen bat egotekotan, kargatu" egingo zutela mehatxu egin diete. Bitartean, suhiltzaileen buruarekin hitzegiten ibili da ertzainen negoziatzailea eraikina husten hasteko. Orain 65 bat gazte dago bertan eta mutillak teilatuan jarraitzen du. Okupazioaren ikurra ere jarri du antenaren puntan.
Gaiaren inguruko berriak:
Mentxakabarri gaztetxea defendatzeko konpromisoa berretsi du Algortako gazteriak (2006 Mar 06)
Mentxakabarri husteko izapideekin aurrera doa Getxoko Epaitegia (2006 Mar 03)
Desalojo arriskuaren aurrean, gune autogestionatua nahi dutela berretsi dute Mentxakabarriko gazteek (2006 Mar 03)
Mentxakabarri gaztetxea husteko agindurik ez duela esan du Ertzaintzak (2006 Mar 02)
Desalojoaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Mentxakabarriko gazteen abokatuak (2006 Mar 02)
Joan egin diren arren, ertzainak aginduarekin itzuliko diren zain daude Mentxakabarrin (2006 Mar 02)
Mentxakabarri gaztetxea desalojatzen ari dira (2006 Mar 02)