"Horrelako gertaeren aurrean, jokabide berbera izan dugu beti eta horrela jarraituko dugu. Baita oraingoan ere, nahiz eta batzuek kanporatzen ditugula salatu eta besteek gazteak kaleratzea eskatzen diguten", adierazi du Zarraoak.
Gaiaren inguruko berriak:
Goizeko 8etan jarri dute hitzordua Algortako gaztetxe berria defendatzeko (2005 Abe 06)
Mentxakabarri etxea okupatu dugu (Algortako Gazte Asanblada) (2005 Abe 06)
Algortako gaztetxe berria martxan da (Uribe Kostako Gazte Asanbladen Koordinadora) (2005 Abe 06)
Gaztetxea egiteko, Algortan okupatu berri duten Mentxakarri etxeari buruz, honako hau adierazi du gaur goizean Iñaki Zarraoa alkateak: "ez gaude autogestioaren kontra, baina baldintza batzuk bete behar direla uste dugu". Hain zuzen ere, gazteek eraikina erabiltzearekin, "jabea ados egoteari ezinbestekoa" deritzo udal agintariak. Okupatutakoa udal eraikina izan denean, gazteak bertan egotea "baimendu ez" dutela gogoratu ostean, Mentxakabarrin inolako neurririk hartzeko asmorik ez duela adierazi du Zarraoak, "jabetza pribatukoa izanda, guri ez dakigulako". Hala ere, bertan egiten diren "jarduerek udal arautegia (zarata, ordutegiak...) betetzen duten ala ez" begiratuko duela jakinarazi du.