Iñaki Gonzalok, Galder Bilbaok eta hainbat preso eta errefuxiatuek idatzitako "Ataramiñe '05" aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 7a, 21:57

Mitxel Sarasketa preso ohiak eta Edorta Jimenez idazleak "Ataramiñe" bildumaren laugarren liburukia aurkeztu zuten atzo Bilboko Kalderapeko kulturgunean. "Euskal errepresaliatuen literatur koadernoak" bezala izendatu zituen Sarasketak euskal preso eta errefuxiatuen olerki, ipuin, ilustrazio, eta bestelako literatur lanak biltzen dituzten liburuxkak. Izan ere, Mitxel Sarasketak zehaztu bezala, lan horietan "presoek bere ametsak islatuz dena ematen dute". Testu gehienak euskaraz izan arren, badira ere ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz idatzitakoak. Egileen artean, eskualdeko Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" eta Galder Bilbao "Txapi"rekin batera Joseba Sarrionaindia, Edorta Jimenez edota "Lauaxeta" zenaren bezalako izen ezagunak ere topa daitezke. Gonzalo Casalek bi narrazio idatzi ditu eta Bilbaok bertso sorta bat argitaratu du. "Ataramiñe '05" Durangoko Azokan salgai dago, Presoen Lagunen saltokian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun