Uribe Aldeko Gurutze Gorriari ematen dion diru-laguntza 12.000 eurotan handitu du Getxoko Udalak. Iñaki Urkiza Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak gaurko prentsaurrekoan gogoratu duenez, gogoko dituzten aisialdi jarduerak egin ahal izateko garraioa eskaintzen die mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei erakundeak. "Batzuk zinemara joateko erabiltzen dute zerbitzua, beste batzuk San Mamesera edo operara doaz... Doakoa da gainera", udal arduradunak zehaztu duenez. Gauzak horrela, urtean 49.000 euro jasoko ditu Gurutze Gorriak. Argazkia: Erandio eta Leioako Gurutze Gorria.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!