Gaur hasi dituzte ALBEk eta Egizuk Santa Ageda bezperarako entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 24a, 19:47

Aupa berbalagunok. Azaroan komentatu bezala, afaria egingo dugu otsailaren 4ean, Santa Ageda bezperan. Urtero, Algortako Bertsolari Eskolakoak (ALBE) kantatzera ateratzen dira Algortatik. Aurten gonbidapena jaso dugunez, haiekin batera kantatuko dugu. Herrian zehar ibili eta gero, metroa hartuta, Berangoko La Palmera garagardotegira joango gara afaltzera. Santa Agedarako entsaioak urtarrilaren 24an, 31an eta otsailaren 3an egingo ditugu, 19:45ean, Aldai Kulturgunean (Egizuren bulegoa dagoen eraikinean), animatzen bazarete badakizue nora jo! Argazkian, larunbatean Itxinara egin genuen txangoaren irudia.

Bestalde, joan den larunbatean gutako batzuk menditik ibili ginen, Itxinatik hain zuzen. Bertan egindako kronika laburra eta argazki batzuk ikusi nahi badituzue hementxe klikeatu. Etxean argazkiak dauzkanak eta konpartitu nahi dituenak kontaktuan ipini eta flickreko gure helbidera igoko ditugu.

Ondo segi eta euskaraz egin,


Rozio
Egizu Getxo Euskaldun!
http://www.blogari.net/egizu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun