Antifaxista Eguna ospatuko da Itzubaltzetan abenduaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 9a, 14:59
Sare Antifaxistaren eta Erromoko Hintxen eskutik, Antifaxista Eguna burutuko da abenduaren 17an, larunbata, Itzubaltzeta gaztetxean. Ekitaldiak goizeko 12:00etan hasiko dira 1936ko Gerra Zibila eta antifaxismoari buruzko erakusketaren inaugurazioarekin. Ordu bat beranduago, eta herri bazkarirako prestaketa gisa, txikiteoa hasiko da. Herri bazkarian izena emateko, aurretik egin behar da Itzubaltzeta gaztetxean bertan edo antifaxista@terra.es e-posta erabiliz. Arratsaldeko 16:00etan, berriz, bideo emanaldiak hasiko dira, futbola eta antifaxismoa gaien inguruan. Gaua irekitzeko, Barakaldoko eta Leioako hiru musika taldeen kontzertuaz gozatu ahal izango da, 20:00etatik aurrera, hiru euroen truke: Ultima Neurona, Deskiziadxs eta Pabellon 3/14.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun