Gabonak gainean ditugula, beste urte batez heldu dio "Oparitu euskaraz" kanpainari Getxoko Udalak. "Euskaraz ere oparitu zer dagoela jakinaraztearekin batera, hizkuntzaren erabilera sustatzea" da ekimenaren helburua, Imanol Landa Presidentzia zinegotziak gaur goizeko aurkezpenean adierazi duenez. Horretarako, 15.000 gutunazal bidaliko dira 0 eta 18 urte arteko haur eta gazte getxoztarren etxeetara, alkatearen eskutitza eta euskarazko produktuen katalogoa barruan. Liburuxkan 169 musika CD, informatika produktu, film, liburu, aldizkari, jostailu eta joko agertzen dira, berriak gehienak, argitara eman dituzten argitaletxe edo diskoetxeen informazio, beren ezaugarri nagusi eta salneurrirekin. Argazkian, duela bi urte Urguleko kultur etxean jarritako euskal katalogoen ludoteka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!