Aralarrek L&P SPrings Espainia SLri gaitzetsi dio filosofia horren azpian, "langileriak lortutako eskubide sozialak, 15 urte baino gehiagoko denborarekin kasu anitzetan", etekinik handiena sortzeko "arazotzat" jo izana: "ez du garrantzirik Zamudioko lantegia Estatu espainiarrean errentagarria den bakarra izateak, ez du inporta bezeroengandik lortutako konfiantza. Benetako helburu bakarra AEBetako talde exekutiboaren memorandumean 'aurreko urtekoa baino hainbat ehuneko irabazi handiago' izatean datza".
Industrias Subiñas
Aralar gogoratu duenez, orain dela lau urte, L&P Springs Industrias Subiñas-en jabe egin zenean, "aurreikusitako merkatuaren eskariaren arabera, produkzioan gehikuntza harrigarriei buruz hitz egiten zuten". Era berean, enpresa estatubatuarrak Lezama eta Zamudio artean 10.000 metro kuadroko lantegi berri bat eraikiko zuela adierazi zuen.
"Emaitza ikusita, esandako guztiaren arabera, kudeatzaile txarrak izan dira edo, aitzitik, orain dagoen egoera prestatzeko pozoindutako gozoki batzuk baino ez dira izan".
Azkenik, ezkerreko alderdiak hiritarrei deialdi bat egin die "L&P Springseko langileria lagun dezaten". Horrela, enpresa horretako langileak defendatzean, "geure burua ere defendatuko dugu eta beste enpresariek eduki dezaketen tentaldiaren kontra hesi bat altzatuko dugu". Herritarrei ez ezik
"foru, udal eta administrazio autonomikoari" ere dei egin die Aralarrek, "ezin baitaiteke onartu hemen kokatzen diren enpresek, laguntza publikoak jaso ostean, laguntza horiek desbidera edo ondasunak liberaliza ditzaten, ondoren inbertitzeko lan-“zama” txikiagoko zonaldetan; eta, azkenik, ihes eginez, enpresaren itxieraren giza kostuak bertan utziz".