Garai honetan aurrekontu proiektu desberdinak dituzte eztabaidagai instituzioek. Plataformaren ustez, etxebizitza eskubidea bermatzeko borondate politikoa bezain garrantzitsuak dira baliabideak eta politika eraginkorrak abian jarri ahal izateko beharrari egokitutako aurrekontu publikoa ezinbestekoa da.
Etxebizitza Guztiontzat! taldearen iritziz, errealitatea bestelakoa da. Plataformak EAE eta Nafarroako Gobernuen aurrekontuak aztertu ahal izan ditu eta atera duen ondorioa argia bezain larria da: erabilitako baliabideak ez zaizkio arazoari egokitzen. Izan ere, gobernuok lurralde bakoitzaren BPGaren %0,3 eta %0,4ko ahalegina egiten ari dira arlo horretan. Hale ere bestelako gastuek, militarrek adibidez, lehentasun handiagoa omen dute, Hego Euskal Herria kupoaren bidez BPGaren %2,4a xahutuko baita, hein handi batean kontzeptu horretan.
Borondaterik ezean
Arlo publikotik etxebizitzarako sarbidea pertsona guztiei bermatzea ezinezkoa dela maiz esaten da, behar besteko dirurik ez dagoelako, Hala ere, "datuek gabezia oinarrizko behar hau asetzerako baliabide maila handiagoa inbertitzeko borondaterik ezean datzala garbi uzten digute", plataformaren arabera.
Baina etxebizitza eskubidea ez da bakarrik Gobernu autonomikoen ardura. Plataformak udal zein aldundiei aurrekontuetan eta finantza jarreran lehentasun hori islatzea eskatu die: "maila guztietan espekulazioarekin amaitzen lortzen ez dugun bitartean, ekimen publikoa bera etxebizitzarako sarbidean beste eragozpen bat izango da".
Amaitzeko, Etxebizitza Guztiontzat! plataformak alokairu publikoaren aldeko apustu sendoa berretsi du, "sarbide unibertsala bermatu ahal izateko". Horretarako, behar besteko baliabide publikoak jartzeari premiazkoa iritzi diote.