Udalbiltzak 50.000 EHNA banatu ditu dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 11a, 22:14

Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari herri ekimeneko kideak Udalbiltzak antolatutako Naziotasun Eskubidearen Egunen harira jakinarazi du zabaldutako EHNA agirien kopurua 50.000ra heldu dela: "2001. urtean Udalbiltzak EHNA sortu zuenetik 50.000 euskal herritarrek bai esan diote euskal naziotasunari". Era berean, Luloagak salatu du "EHNA eskuan izan arren dagokigun naziotasun eskubidea urratzen zaigula". Bai Euskal Herriari erakundearen aburuz, "Euskal Herria onartzen eta errespetatzen ez dutenek urratzen digute euskal herritarron naziotasun eskubidea". Azkenik, naziotasuna aldarrikatzeko EHNA erabiltzera eta abenduaren 23an egingo den EHNA erabiltzeko egunean parte hartzera deitu dio euskal jendarteari.

Bai Euskal Herriari ekimenaren prentsa oharra:

2001. urtean Udalbiltzak EHNA sortu zuenetik 50.000 euskal herritarrek bai esan diote euskal naziotasunari.

EHNA eskuan izan arren dagokigun naziotasun eskubidea urratzen zaigu. Euskal Herria onartzen eta errespetatzen ez dutenek urratzen digute euskal herritarron naziotasun eskubidea.

Espainiar zein frantses izatera behartu nahi gaituztelako jarri du abian ekimen berri hau Udalbiltzak. Euskal herritarron naziotasuna, nazioartean onartua izan dadin eskakizun ofizialak biltzearena hain zuzenki.

Euskal herritarrok mendeak daramatzagu gure nortasun eta izatearen defentsan. Mendeak daramatzagu, eraso guztien gaindi gure hizkuntza eta kultura defendatzen eta sustatzen.

Gau egun gure naziotasuna jasotzen duen tresna eskura dugu, EHNA eskura dugu. Baina herritar orok ongi dakizuen bezala tresna izateak ez digu Euskal Herriaren oraina ez eta geroa bermatuko.

EHNA tresna izanik, egin eta erabiltzekoa izan behar du. Euskal herritar orok, ume, gazte heldu nahiz zaharrek burutu eta lantzeko moduko ekarpena da EHNA.

Oztopoak:

EHNA abiatu zenetik hainbat izan dira bidean aurkituriko oztopoak.

- Alcampo eta Mediamark komertzio guneetan duela hilabete batzuk buruturiko EHNA erabili ekimenei esker gaur egun EHNA onartzen dute.

- Euskotrenen EHNA onartzen bazuten ere Komertzio eta marketin arduradunak hartu duen erabaki politiko baten ondorioz egun euskal herritarrak diskriminatuak gara Euskotrenen.

Adibide bitxiak:

- Espainiako Auzitegi Nazionalean EHNArekin sartu ahal izan ziren 18/98ko auziperatuak, bai eta bere garaian epaitu zituzten gazteak ere.

- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako legebiltzarrean 18/98ko auziperatuak ezin izan zuten sartu EHNArekin.

Oztopo guzti hauek gutxinaka gainditzen bidean dira. Baina hori gure esku dago. Euskal Herria aitortu eta errespetatzen dugunon esku, EHNA eginaz ez dugu gure naziotasun eskubidearen aldarrikapen huts bat egiten gure naziotasuna praktikan gauzatzen dugu.

Horregatik dei egiten diogu euskal jendarteari:

- EHNA egin eta erabil dezan. Dei egiten diogu bere naziotasuna jasotzen duen tresna eskuratu eta dagokion naziotasun eskubidea praktikan jar dezan. Soilik horrela lortuko bait dugu eskubide osoko euskal herritar gisa bizitzea Euskal Herri osoan.

- Abenduan zehar EHNA erabiltzeko gonbitea.

- Abenduaren 23a EHNA erabiltzeko eguna izango den nazio ekimenean parte hartzeko gonbitea.

Bai Euskal Herriari herri ekimena
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun