Boltxevike kolektiboko Joseba Izaga elkarrizketatuko dute bihar Koska irratian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 12a, 21:45

Joseba Izaga "Kanito" Boltxevike kolektiboko partaidea elkarrizketatuko dute bihar martitzena, abenduak 13, Koska irratiko Goizero magazinean. LABeko kidea ere denarekin solasaldia izateaz gain, aipatu taldeak argitaratzen duen Boltxe aldizkariko azken zenbakia aurkeztuko dute, Uribe Kostaz gain Mungiatik Basaurira eta Bakiotik Enkarterrira bere uhinak zabaltzen dituen irrati librean. Azkenik, analisi politikoari ere lekua egingo zaio, Koskako kideek jakinarazi dutenez. Goizero magazina astelehenetik ostiralera dago entzungai, FMko 108.0n, 09:00etatik 12:00etara eta nahi duten entzule guztiek parte har dezakete, euren iritzia emanez, 944 913 994 telefono zenbakira deituz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun