Leo Bassik "La Revelación" antzezlana eskainiko du etzi Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 12a, 22:49

EHUko Leioako campuseko areto nagusian egongo da ikusgai asteazken honetan, abenduak 14, "La Revelación" Leo Bassiren (argazkian / Last Frontier) azken antzezlana. Artistaren esanetan bere "bizitzan egin duen probokatzaileena da" aipatu lana. Bassik Eleiza eta katolizismoari buruz egiten duen bakarrizketa da. Satira, kritika, iseka, trufa eta doktrinamendu tintez jositako gidoi bat aurkeztuko du, 12:00etatik aurrera, umoregile italiarrak. Hain zuzen ere, "La Revelación" Bizkaian ikusgai egongo den lehendabiziko aldia izango da etzikoa.

"Lan honek irauten duen 95 minutuetan ahal dudan guztia guztia egingo dut fedea gal dezazuen", adierazi du Bassik. Aktore lanetan ibilia den adindun polemiko honek hainbat gai erlijioso jorratuko ditu (Inkisizioa, emakumeen diskriminazioa Biblian edota Juan Pablo II eta Benedicto XVI. aita santuei buruzko erreferentziak...), "Europa sekular eta laiko bat eskatzen duen ein berean eta estatubatuarren ebanjelikotasun itxuratia salatzen duen bitartean", nabarmendu duenez.

Mundu mailan ezaguna de Leo Bassi bakarka egiten dituen antzezlan eta muntai bitxiengandik. Italia, Frantzia eta Ingalatarreko komediante xelebreen ondorengoa da, adituen hitzetan, eta betidanik ibili da egoera bitxien bila jendearen arreta lortzeko bere antzezlanetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun