Valdemorotik Castello espetxera bidean da Orkatz Gallastegi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 13a, 17:15

Atzo, abenduaren 12an, Valdemoro espetxetik atera zuten Orkatz Gallastegi euskal preso politiko berangoztarra, ustez berriro Castellora (Valentzia) eramateko. "Eroate sistemaren arabera, ostegunean iritsiko da espetxe horretara", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Gallastegi epaiketa baterako eraman zuten Castellotik Madrilera. Jose Maria Lidon Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratuaren hilketa egiteko ETAri datuak helaraztea leporatzen diote gazteari.

Epaiketa azaroaren 17an hasi zen eta, abenduaren 1ean, Berangokoa ere den Urtzi Muruetak bideokonferentziaz bere lekukotasuna eman zuen. Fiskalaren idatziaren arabera, azken honek eskatuta bildu zituen Lidonen inguruko datuak Gallastegik. Dena dela, erakunde armatuari laguntza eman ziola ukatu egin du akusatuak, baita atxilotuta zegoela egindako aitortzak torturapean egin zituela nabarmendu ere. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 30 urteko kartzela-zigorra eskatzen du gazte berangoztarrarentzat.

Gaiaren inguruko berriak:

Fiskalak 30 espetxe zigor eskaera berretsi du Gallastegirentzat, Lidoni buruzko datuak bildu zituelakoan (2005 Aza 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun