Europako Batasuneko Itunaren krisialdiari buruzko hitzaldia egingo da bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 13a, 18:07

Bihar, asteazkena, "La Union Europea tras la crisis del Tratado Constitucional" gaztelerazko hitzaldia eskainiko du Joxerramon Bengoetxea EHUko irakasleak goizeko 12etan, Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Falkultateko Gradu Aretoan. Bengoetxea Zuzenbidean, Soziologian eta Europear Zuzenbidean lizentziatua da. Azken espezialitate hori Lovainako Unibertsitatean ikasi zuen eta Deustuko Unibertsitateko Europar Ikasketen Institutuan Ikasketa Europearretan diplomatu zen. Horretaz gain, Europar Komunitateen Auzitegiko legelari-hizkuntzalari eta letradua eta Europar Komunitateen Lehen Auzialdiko Auzitegiko Idazkaritzako administratzaile nagusia ere izan da. Gaur egun Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen koordinazio lana betetzen du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun