Berangoko Udalak 50.000 euro inbertituko ditu hilerriko sarbideak hobetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 13a, 22:01

Guztira, 50.235 euro inbertituko ditu Berangoko Udalak herriko kanposantuko sarbideak hobetzeko. Lanak otsailerako amaituta egotea espero da. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, esparruaren barruan alboko bide bat egitea aurreikusten du proiektuak. Horrela, egun dagoen bidea luzatuko du eta goiko terrazetara beste hiru sarbide egotea ahalbidetuko du. Bestalde, hilabete honetan behin-behineko aparkaleku bat izango dute auzokideek Santa Ana baselizatik gertu. Aparkalekuaren helburua, Axganen eta Basotxu auzoetan egiten ari diren lanak direla eta, aparkatzeko toki barik geratu diren ibilgailuak hartzea da. 8.481 euroko inbertsioa suposatu du aparkalekuak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun