Pintura gorri eta horia jaurti dute Leioako campuseko sarrerako hormetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 13a, 22:18

Horren egileek "UPV herri honi etengabe bizkarra eman dion eta ematen jarraitzen duen unibertsitatea" dela salatu nahi izan dute, Gaztesarea.net webgunera helarazi duten oharrean irakurri daitekeenez. Horretaz gain, "egungo agintari unibertsitariek makinatu duten kanpaina publizitario erraldoiaren bitartez, 25 urteotako ilunak estali nahi izan dituzte, haien aurpegia zurituz" diote. Argazkia: "UPV EHri bizkarra ematen" eta "española" leloak pintatu dituzte campuseko sarreran dauden hormen idatzien azpian / Gaztesarea.

Hona hemen Gaztesarea.net-era bidali duten oharra:

UPV-ren azken 25 urteotan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko unibertsitate honen historia beltzak, argi erakutsi du Euskal Herriaren beharrak asetzetik urruti, herri honi etengabean bizkarra eman dion unibertsitate baten aurrean gaudela.

Egungo agintari unibertsitariek makinatu duten kanpaina publizitario erraldoiaren bitartez, 25 urteotako ilunak estali nahi izan dituzte, haien aurpegia zurituz.

Amaigabea izan da unibertsitate honek ukatu eta zapaldu dizkigun eskubideen zerrenda. Euskal unibertsitarion eskubideen eta orohar euskal jendartearen garapenaren ikur gisa agertzen zaigun erakunde honen iruzurra ez dugu onartuko. Izan ere, euskal unibertsitarion izatea bera ukatuz, españaren inposaketan burubelarri aritu den erakunde honek, bere horretan ezer gutxi eskaini baitio herri honen eraikuntzari.

Zentzu horretan eta mende laurdeneko iruzur hau denboran luzatu ez dadin, euskal unibertsitariak gure etorkizunaren aldeko borrokan jarrituko dugu. Honen guztiaren harira, Leioako Kanpuseko sarrerako ikurrak pinturaz erasotu dira.

UPV iruzurrik ez!!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun