Ehun lagun baino gehiagok parte hartuko dute Berangoko nagusien Gabonetako bazkarian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 14a, 13:04

Berangoko Karabiazpi jubilatuen eta pentsionisten elkarteak bihar, abenduak 15, egingo du urteroko Gabonetako bazkaria, Barakaldoko Mespelerreka auzoan. Guztira, ehun lagun baino gehiago bilduko dira ekitaldian. Hori dela eta, "hiru autobus hartu behar izan dituzte", elkarteko kideek jakinarazi dutenez. "Karabiazpiko bazkideak ez direnei ere egon da zabalik bazkarian izena ematea", gaineratu dutenez. 12:30ean abiatuko da autobusa Elexaldetik Erreka-Alde jatetxera (argazkian) joateko. Nabarmendu dutenez, Berangoko Gabonetarako egitarauaren barruan, funtsezko ekitaldi bihurtu da nagusien bazkaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun