BECeko Gabonetako Parkera txangoa zein eskulangintza tailerrak merkeago izango dituzte gaxtkideek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 14a, 20:39

Berangoko Kultur Etxeak Gabonei begira antolatutako jarduera ugarien artean, ostiral honetatik aurrera BECen zabalik egongo den Umeen Gabonetako Parkera joateko aukera izango dute, abenduaren 26an, aipatu Uribe Kostako herriko neska-mutilek. Autobusa 09:30ean abiatuko da Berangoetatik eta 18:00ak aldera egingo du itzulia. Salneurria 8 eurokoa da Gaxt klubeko kideentzat eta 10 eurokoa beste guztientzat. Abenduaren 27tik 30era Berangoeta kultur etxeko ludotekan egingo diren eskulangintza tailerrak ere merkeago izango dituzte gaxtkideek (5 euro). Klubekoak ez direnek 7 euro ordaindu beharko dute, egun horietan, 10:00etatik 12:00etara izango diren jarduetarako. Txangoan zein tailerretan parte hartzeko abenduaren 20a baino lehen eman behar da izena.

Izena emateko:

Santa Ana kultur etxea:
Abarotxu bidea, 17 - 48640 Berango
Telefono zenbakia: 946 681 179
e-posta: santanakultura@berango.org

Berangoeta kultur etxea:
Simon Otxandategi, 64 - 48640 Berango
Telefono zenbakia eta Faxa: 946 682 143
e-posta: berangocultura@telefonica.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun