Egutegia kaleratzeko hamairu udalerrirekin bat egin du Berangok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 14a, 21:00

Bizkaiko hamalau udalerriren euskara zerbitzuek sustatuta, 2006ko horma-egutegia aurkeztu zuten, abenduaren 2an, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan. Hamalau udalerriok hiru taldetan banatu dira egutegia egiterakoan: Balmaseda, Zalla, Galdames, Sopuerta, Gueñes, Antzentales, Karrantza eta Gordexola (Enkarterriak); Galdakao, Basauri, Zeberio, Arrigorriaga eta Etxebarri (Ibaizabal); eta Berango. Horretaz gain, hainbat berezitasun baditu lanak: batetik, herriotako bazter desberdinen "leihoa" da, bertan agertzen diren irudien (akuarelak eta argazkiak) bitartez. Bestalde, erabilera didaktikoa ere badu, aita-ama, irakasle eta ikasleei begira, hilabete bakoitzeko orriaren atzealdeak agertzen diren literatur lanetan oinarritutako ariketen bitartez. Argazkian, Miren Dobaran Berangoko alkatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun