Getxoko PPk gogora ekarri du azken Udal Batzan, azaroaren 25ean, horren inguruko mozioa aurkeztu zuela, alkateak edo zegokion zinegotziak popularrek eskatutako informazioa eman zezan, "Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 77. artikuluari jarraituz".
Marisa Arrue bozeramaile duen taldearen arabera, mozio hori EAJ, EA eta EBk osatutako hiruko Gobernuak baztertu zuen "inolako azalpenik ezta eztabaidarik gabe". Popularrek ez dute "datuak ezkutatze hori" ulertzen eta berretsi dute "alkateak berak" informazio hori ematen legez behartuta dagoela.
Epaitegietara jotzea ez dute baztertzen
Espainiako Konstituzionalista den eskumako alderdiak arriskatzen du Udal Gobernuaren jarrera azaldu nahian: "baliteke arrazoia izatea lokal horrek behar diren lizentziak ez edukitzea, arazo larria izango litzatekeena, eta, gainera, gure udalerriko irudiari eta interesei horrenbeste kalte egin dien talde terroristaren inguruko kide ezagunak diren lokal horren kudeatzaileen aldeko bazterketa positiboa litzateke".
Bide beretik, PPk bere oharrean gaineratzen du: "ez zaigu bidezkoa iruditzen taberna hori lizentziarik gabe martxan izatea eta irekita jarraitzea, bere jarduerak burutzen, Alkatetzatik horrelako irregulartasunak jazartzen dituzten bitartean, lokalen itxierak behartzen antzeko edo garrantzi txikiagoko kasuetan".
Oharrean esandako guztiak berresteko, Getxoko Udal Talde Popularrak abenduko udal batzan mozio berri bat aurkeztuko duela iragarri du. Mozio horretan, berriro ere, aipatutako informazioa eskatuko dute popularrek eta alkateak eman ezean epaitegietara joko dutela adierazi dute PPkoek.
Gaiaren inguruko dokumentuak:
PPk 205eko azaroaren 25eko Udal Batzarrean aurkeztutako mozioa (gif)
PPk 2004ko urtarrilaren 22an Udal erregistroan aurkeztutako galderak (gif)
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!