Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren artikulua
Algortako Amnistia taberna jomugan
Getxoko PP alderdiak zabaldu duen prentsa ohar eta azaroko plenoan egin zuen mozioaren aurrean (irakurri behean), Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hauxe esan nahi du:
1.- Amnistia tabernak behar diren jarduera lizentzia eta baimen guztiak dauzka.
2.- Getxoko Udal Gobernu Taldeak badu horren berri. Gai honen inguruan ez daukagu garbi zertan jokatzen ari diren PPkoei informazio hori ukatzen dioenean. Beste aldetik, Gobernu Batzordeetan PP alderdiak Amnistia tabernaren gaineko informazioa aspalditik eskatzen dabilenean tabernako kudeatzaileei ezer ez diete jakinarazi, mozio publikoa egin den arte.
3.- PP alderdiaren jokabidea euren gerra estrategiaren jarraipena besterik ez da. 1937ko ekainaren 13an Getxoren jabe egin ziren, Italia eta Alemaniako armaden laguntzaz. Harrezkero ez dituzte armak inoiz utzi, aberastasunak pilatu dituzte lapurreta, esplotazio eta zapalketen bidez, ez dute inoiz euren jokabidearen gainean konturik eman, eta inori kontuak eskatzen ibiltze horrek bere horretan jarraitzeko asmoa besterik ez du erakusten. Baina jakin dezatela istorio hori amaitu zaiela eta herri honek bere burujabetza eskuratuko duela, luze gabe eskuratu ere!
Amnistia!
Euskal Herriak du hitza eta erabakia!
Algortako Amnistia Mugimendua
Gaiaren inguruko dokumentuak:
Eztabaida luzeak eragin zituen Amnistia tabernaren inguruko mozioak azaroko Getxoko Udal Batzarrean (2005 Ab 14)
Getxoko PPk "ETAren inguruko" Amnistia tabernari buruzko informazioa exijitu du (2005 Ab 14)
PPk 205eko azaroaren 25eko Udal Batzarrean aurkeztutako mozioa (gif)
PPk 2004ko urtarrilaren 22an Udal erregistroan aurkeztutako galderak (gif)