EHUren 25. urteurrenaren "iritzi kritikoa" plazaratzeko hainbat ekimen izango dira Klaustroaren bileran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 14a, 22:35

Bihar Klaustroaren bilera egingo da EHUko Leioako campuseko areto nagusian, 10:30etik aurrera. Batzarra hasi baino lehenago, 10:00etan, elkarretaratzea egingo dute eraikinaren aurrean, Ez Donk 25 plataforma osatzen duten eragile eta kideek. Protestaldi horrekin, ere 25. urteurrenaren inguruan, EHUk zabaltzen diharduen "bertsio ofizialaz besteko ikuspuntu kritikoa" azaldu nahi dute. Horretaz gain, Ez Donk 25 plataforma kide ere den Euskal Herriak Bere Eskolak, EHUren 25 urteren inguruan, EHBEren irakurketa azaltzen duen idatzia irakurriko du Klaustroan. Argazkian, Ez donk 25 plataformaren informazio astearen irudia Leioako campusean / Gaztesarea.net.

"Baimena eman edo ez, 25. urteurrenaren inguruko iritzi ezberdinak, eta ez ofiziala soilik, entzutea garrantzitsua dela uste dugu. Hori dela eta, idatzia irakurtzen saiatuko gara", adierazi dute EHBEkoek. Klaustroaren batzarra hasi eta ordu laurdenera (10:45) edo egingo dute aipatu ekintza.

Gaiaren inguruko berriak:

Ez donk 25 plataformak Informazio astea burutu du Leioako kanpusean (Gaztesarea.net / 2005 Abe 02)

Ez donk 25 herri ekimenak UPVren jarrera salatu du Gasteizeko Filologia Fakultatean (Gaztesarea.net / 2005 Aza 23)

Ez donk 25 osatzen duten taldeek UPVren inguruko hausnarketa sakona egiteko konpromezua hartu dute (Gaztesarea.net / 2005 Aza 23)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun