Bultzatzen egitasmoak lehenengo urtean lortu dituen emaitza onak ikusita, sendotzeko eta finantza baliabide handiagoz hornitzeko erabakia hartu du Erandioko Udalak. Bereziki lehen hezkuntzako azken bi ikasturteetako eta bigarren hezkuntzako lehen bietako neska-mutilei zuzenduta dago ekimena eta hezkuntza ziklo horiek ematen dituzten Astrabuduako Inazio Aldekoa ikastetxea (argazkian) osatzen duten bi zentroek parte hartuko dute horretan. Deustuko Unibertsitateko Pedagogia Sailak koordinatzen du Bultzatzen egitasmoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!