Uribe Kostako Segi uhinetara bueltatuko da laster

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 15a, 12:40

Uribe Kostako Segi gazte erakundeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, laster ekingo diote berriz gazte mugimenduko kideek "Uribe Kosta Astintzen" irratsaioa emititzeari. "Azken lau urteotan bezala", Uribe Kostako irrati librean, Koska irratia, FMko dialaren 108.0n entzun ahal izango da "Uribe Kosta Astintzen". Orain arte irratsaioaren laugarren denboraldia prestatzen jardun dutela diote Segiko kideek, eta "indarberritze tarte baten" ostean programa "ozenago eta xirikatzaileago bueltatuko dela ziurtatu dute. Nahiz eta data zehatzik ez eman hurrengo asteetan informazio gehiago zabalduko dutela iragarri dute. Argazkian, Uribe Kostako Segik eskualdean egindako azken martxa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun