Klandestinitatean grabaturiko abestien CDa aurkeztuko du arratsaldean Biotz Alai abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 15a, 13:31

Biotz Alai abesbatzak gaur, arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko du Igeretxe hotelean "Abertzaleen Euskadi Abestaldi" CD zahar-berria. Urdulizko Tio Pete estudioetan bermasterizatutako lanak abesbatzak 1976an Parisen erbesteko Eusko Jaurlaritzaren aginduz grabaturiko euskal ereserki zein abesti abertzaleak eta azaroan grabaturiko hiru kanta berri batzen ditu. Abesbatzak jakinarazi duenez, CDan, "urte hartan Euskadiko herrietako jai guztietan entzuten ziren abestiak biltzen dira, are gehiago, jende askok disko horri esker ikasi zituen abesti horiek". Diskoan, “Eusko ereserkia”, “Eusko gudariak”, “Batasuna”, “Jaiki-jaiki” eta beste hainbat abesti biltzen dira. Abesti berriak, aldiz, "Euskalerriko", "Ara nun diran" eta "Anaiak gara" dira. Gaurko ekitaldian Eusko Jaurlaritza, Getxoko Udala eta beste erakunde askotako gonbidatuak izango dira.

Gaiaren inguruko berriak:

Biotz Alai abesbatzak klandestinitatean grabatutako diskoak udazkenean kaleratuko ditu berriz CD batean (2005 Mai 31)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun